« Ttipitto » -etarik zaharrenera (ez da adin mugarik!) trebakuntzan txapeldun izan ala ez (ez da selekziorik!) zure motibazioaren arabera Hatsak zure helbura kausitzen lagunduko zaitu !
Hatsa Sport kiroldegia, Hats berri bat umore onean !!

06 83 39 35 21

VILLAGE D’ARTISANS 64780 OSSÈS

KIZKUNTZAK
Top
 

GELA

Hatsa-k «Technogym» markako kardio makinak ditu, zuk balia ditzazun (tapisak, eliptikoak, arraunariak, bizikletak…). Espazio honetan trebatzen ahal zira zure beharren arabera, nahi duzun intensitatean.

Cardio Training Xokoa

Zure helburuak izan daitezke :
– Sistema kardiobaskularraren lantzea
– Eguneroko akidura apaltzea bizimodua hobetuz
– Entretenimendua, burua husteko beharra
– Pisua galtzea, gorputza arramoldatzea
– Prestakuntza espezifikoa

Diploma duen erakasle batek du zure trebakunzta saioa prestatzen, zure helburuei ahal bezain bat erantzuko gisan, lehentasuna zure segurtasunari emanez.

hatsa sport

programa pertsonalizatua

Muskulazio Xokoa

Makina haeui esker edozein trebakuntza mota landu dezakezu beti diploma duen erakasle baten zaintzapean. Hunek saio berezituak prestatzen ahal dizkizu zure helburuen arabera baina ere zure maila edota eritasunei kasu emanez. Honela bakoitzak bere trebakuntza moldatzen du, indarra, erresistentzia, estetika ala prestakuntza berezi bat landuz.

Hatsa-k zuk balia ditzakezun «Technogym» markako muskulazio makinak ditu. Eremu hortan segurtasunezko makinak, pisu askeak baita zolan indartzeko toki bat atseman dezakezu.

” Gure nahia, zure helburua,
baina beti plazerra ! »

Hatsa Sport Gela

Kurtso kolektiboak

Hatsa-k kurtso kolektibo desberdinak proposatzen dizkizu, denei idekiak, adin eta maila guzientzat. Diploma duten erakasleek dituzte kurtsoak animatzen beti zure segurtasunari lehentasuna emanez. Saio bakoitzak bere helburuak ditu, izan dadin giharre indartze ala energia sahutze, metodo eta intensitate desberdinekin. Horiek denak musikan eta giro onean eskainirik !

Aldagelak

Hatsa-k baditu bere aldagelak, armairu eta dutxak baina kasu balia ditzazkezu bakarrik izerditan blai jarri baldin bazira kirola egitean !

hatsa sport | aldagelak

kabina indibiduala

hatsa sport | harrera

pausu xokoa

Kafe xokoa

Xoko huntan diren kafe makina, hotzgailu ala berogailua balia ditzazkezu zure kirola egin eta, lasaitzeko gisan !